ekonomia

Euskadiko Kutxak 56,5 milioi euro irabazi zituen iaz

2008tik %43ko jaitsiera eduki zuen, baina 205 milioi euro gorde egin zituen, ordaindu gabekoei aurre egiteko.

2010eko urtarrilaren 25a
16:04
Entzun
Euskadiko Kutxak ere irabaziak izan zituen iaz, krisi ekonomikoaren garaian. Hark gaur jakinarazitako datuen arabera, 2009an 56,5 milioi euroko etekina eduki zuen. Dena dela, duela bi urteko irabaziarekin alderatuta, %43,8ko jaitsiera izan zuen.

Euskadiko Kutxak, ordea, dio 205,1 milioi gorde egin dituela, krisia dela-eta bere berezoek ordaindu gabe utzi ditzaketenei aurre egiteko asmoz. Dena dela, 2009an %2,9ko berankortasun tasa izan zuen, kutxen arloko batez bestekotik behera -azaroan %5,26koa izan zen-.

Bezeroei maileguetan 16.797,3 milioi euro eman zizkiela esan du, duela bi urte baino %0,1 gehiago.

Joan den urteko negozioaren kopurua 35.412 milioi eurokoa izan zen Euskadiko Kutxan, 2008an baino %3,1 handiagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.