Urteko lehen sei hilabeteetan, zergak ordaindu aurretik, 17,9 milioi euroko irabaziak izan ditu Euskadiko Kutxak. Iazko emaitzekin konparatuta, %47 gutxiago irabazi du. Alabaina, finantza erakundeakjakitera eman duenez, kudeaketa planean finkatutako helburuak betetzen ari dira. Hala, urte amaieran, iazko emaitzak berdintzeko gai izango direla dio.
Core capitalaren maila nabarmendu du Euskadiko Kutxak.Ratio horrek erakundeen baliabide propioak eta arriskuak harremanean jartzen ditu, zenbat eta handiagoa izan, hobeto. %11,59ko tasarekin, «erakunderik onenetakoen artean» dagoela azaldu du. «Basilea III akordioan finkatutako kapitaleskakizunen arabera, entitateen kapitalak %10,8koa izan behar du zortzi urteko epean, kopuru hori gainditu dugu dagoeneko».
Urtarriletik ekainera bitartean 15.637 milioi euro eman dizkie Euskadiko Kutxak bezeroei mailegutan. Horietatik 11.044 milioi etxeko ekonomien inbertsioetarako izan dira, iaz baino %iaz baino %1,6gutxiago. «Eskaerak behera egin du nabarmen». Aitzitik, enpresen finantziaziorako emandako maileguak %1,1 hazi dira, higiezinen sustapena alde batera utzita. Berankortasunari dagokionez, %4,33koa du. Sektorean, batez beste, %6,32koa zen tasa apirilean.
Gastuak ere behera
Kooperatibako ordezkarien arabera, likidezia «maila lasaia» du Euskadiko Kutxak.«Emandako kredituen gaineko txikizkako gordailuen ehunekoak erakusten du hori. %80 izan dira, sektoreko batez bestekoa baino nabarmen portzentaje hobea da». Era berean, 2013 bukaera arte ez diela handizkako merkatuetako mugaegunei aurre egin behar oroitarazi du.
Egoeraren aurrean, gastuakmurriztearen alde egin du Euskadiko Kutxak. Administrazio gastuak %2,7 jaitsi ditu, eta eraginkortasun tasa %43,65ean kokatu da, joan den urtean baino maila hobean.Emaitzak ikusi ostean, lehen sei hilabeteetan 78,4milioi euroko zuzkidura egiteko moduan izan da finantza erakundea.
Euskadiko Kutxak iaz baino %47 gutxiago irabazi du
Kudeaketa planeko helburuak betetzen ari direla esan du, eta iazko emaitzak berdintzea espero du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu