Euskadiko Kutxak Lagun Aro bereganatu du
ARRASATE. Euskadiko Kutxak Lagun Aro erosi du, 65 milioi euroren truke. Aseguru orokorretan eta bizitza aseguruen sozietateak bereganatu ditu. Mondragon taldearen finantza arloko barne operazioa izan da. Euskadiko Kutxak Lagun Aroren egoera ona nabarmendu du: aurten 210 milioi euro fakturatuko ditu, iaz baino %9,4 gehiago, eta 376.000 bezero ditu, iaz baino %1,5 gehiago. Euskadiko Kutxak bultzada eman nahi dio aseguruen negozioari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu