ADMINISTRAZIOA

Euskal administrazioko sozietate publikoko langileek jasandako murrizketak osorik itzultzeko eskatu du ELAk

Patxi Lopezen agintaritzan Espainiako Gobernuak onartutako dekretu batean oinarrituta, %5eko murrizketak egin zizkieten hainbat langileri.

2016ko uztailaren 29a
10:38
Entzun

Euskal administrazioko sozietate publikoko langileei egindako %5eko murrizketak osorik itzultzeko eskatu du ELA sindikatuak. Patxi Lopez lehendakari izan zen garaian egin zituzten murrizketak. ETB, Euskadi Irratia, Visesa eta Eusko Jaurlaritzako Informatika elkarteko hainbat langile izan ziren kaltetuak, besteak beste. Hala ere, joan den urtean, Auzitegi Konstituzionalak eta EAEko Auzitegi Nagusiak baliorik gabe utzi zuten murrizketak egin ahal izatea ekarri zuen dekretua.

Baliogabetze horren harira, langileek jasandako murrizketak itzultzeko eskatu zuen ELAk, baina Eusko Jaurlaritzaren ezezkoa jaso du. Hori dela eta, murrizketa horien aurkako prozesu juridikoa jarri du abian. Gainera, bigarren prozesu bat ere martxan du ELAk, 2010. urtetik 2015. urtera arte 370 langileren baino gehiagoren soldatetan egindako murrizketen kalte-ordainak emateko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.