Arrantza

Euskal arrantzaleei txitxarroaren kuota %40 txikitu dietela salatu du EAJk Madrilen

Espainiako Gobernuak "soilik euskal ontzien interesak sakrifikatu izana" kritikatu du Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak.

Jon Fernandez.
2015eko martxoaren 11
11:10
Entzun

Europako Batasunean 2015erako erabakitako itunean Madrili %25 txikitu zioten txitxarroaren kuota. Jaitsiera galiziar, asturiar, kantabriar eta euskaldunen artean banaketa parekidea egitea eskatu du EAJk Espainiako Diputatuen Kongresuan, eta Madrilek Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzotzien kontra erabakia "alde bakarrez eta dekretuz" hartu izana salatu du.

Bizkiako Golkoan, Santander ingurutik Bretainiara bitartean dauden hurak hartzen ditu VIIIb arrantza eremuak, eta gune horretan ezarri du Madrilek %40ko murrizketa txitxarroaren arrantzarako. Santandertik Galiziaraino hartzen duen VIIIc arrantza eremuan, berriz, %5 baino ez dute txikitu kuota. Bruselako %25eko beherapenaren karga guztia arrantzale bizkaitar eta gizkoarren bizkar laga izana salatu du Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak. "Ez dute Eusko Jaurlaritza kontsultatu erabakia hartzerakoan, eta agerikoa da jarrera politikoa nagusitu dela Madrilen erabakian, ez arrantza sektorearen interesa", Agirretxearen arabera.

Iaz 6.100 tona txitxarro harrapatu zituzten Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzontziek, eta aurten 3.200 baino ezingo dituzte harrapatu, EAJren esanetan. "Arrantzarako kala, botoak arrantzatzeko kala" bihurtu izana leporatu dio Agirretxeak Isabel Garcia Tejerina Espainiako Ingurume, Nekazaritza eta Elikagai ministroari.

Madrilen zenbakiak

Garcia Tejerinak, ordea, egoeraren bestelako irakurketa bat egin du, eta baieztatu du Bizkaiko eta Gipzukoako arrantzaleek iaz baino txitxarro gehiago arrantztu ahal izango dituztela aurten, kuoten negoziazioetan izandako malgutasunari esker. Bizkaiko Golkoan behintzat ezingo dute harrapatu iaz baino gehiago arrantzaleek. Ministroak nabarmendu du beste herrialde batzuekin kuotak trukatzeko lortutako akordioa onuragarria izango dela arrantzale guztientzat, eta "euskal ontzidiarentzako interesgarriak" diren legatzaren, oilarraren eta zapoaren kuotak trukatu ahal izango dituztela. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.