ekonomia

Euskal banka publiko eta solidarioa sortzeko beharra azpimarratu dute ezkerreko indar subiranistek

Alternatibak, Aralarrek, EAk eta ezker abertzaleak ezinbestekotzat jo dute "Kutxabank ez pribatizatzea".

2012ko maiatzaren 15a
16:14
Entzun

"Sistema ekonomikoak krisi sistemikoa sortu" duela diote Alternatiba, Aralar, EA eta ezker abertzalea ezkerreko indar subiranistek, eta "euskal banku publiko eta solidarioa sortzeko beharra" azpimarratu dute. "Sistema ekonomikoa, merkatua eta finantza sistema errotik aldatuko duen alternatiba martxan jartzeko apustu sendoa egiten dugu", esan dute Bilbon egindako prentsaurreko batean.

Haien arabera, "eredu aldaketa premiazkoa da. Baita banku sistemarako ere. Merkatua herritarren zerbitzura egongo den eredu bat behar dugu, eta ez alderantziz. Kontrol publikoa izango duen eredu bat, beharrezkoa denean erantzukizunak eskatuko dituena". 

Alternatibak, Aralarrek, EAk eta ezker abertzaleak ezinbestekotzat jo dute "Kutxabank ez pribatizatzea", eta iritzi diote haren 75.729 milioi euroko aktiboa "euskal jendartearen gehiengoaren ekonomiaren mesedetan erabili" behar dela, "eta ez kapitalaren mozkinak areagotuko dituen espekulazioan".

Indar politiko guztiei eta, bereziki, PP eta EAJri dei egin diete Kutxabankeko Administrazio Kontseiluan eragile politiko guztien ordezkaritza berma dezatela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.