Euskal erakundeak, Arcelorretik atera eta Navalen sartzeko prest

2011ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek saldu egingo dute Sestaoko Arcelor Mittalen duten partaidetza. 1994an erosi zuten altzairugintzako enpresaren %10 Socade kapital garapenerako Euskadiko sozietate publikoaren bidez, artean Aceria Compacta de Bizkaia (ACB) zenean.

Kontrara, Navalen zati bat erosteko prest dira lau erakundeak, Socaderen bidez. Zenbat diru jarriko luketen ere zehaztu dute dagoeneko: gehienez bost milioi euro. Horretarako, baina, Europaren oniritzia beharko dute aurrena. Izan ere, denak erakunde publikoak izaki, Navalen dirua jartzea estatu laguntzatzat har dezake Europak, eta kontu horietan zorrotz jokatu ohi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.