Euskal faeria

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Euskal Haerria jaialdiaren aurretik, euskal faeria eguna zen atzo: San Tomas feria Bilbon eta faria errez ospatzeko eguna txerritxo ehiztariek. Baikortasuna taloak edo datu makroekonomikoek eragin zuten, auskalo; baina %1,6 egin zuen gora Ibex-35 indizeak, Arcelor (+%4,03) edota Iberdrolaren (+%2,08) bultzadaz. Atzeraldi osteko itxura hartu du errenta finkoak AEBetan, inflazio aurrikuspen hazkorrak islatuz, eta zenbait analistak Alcoa edo Intelen akzioak erosteko gomendioa egin dute, aluminio edo txipen eskaria handitu liteken ustean. Normaltasuna, garaiarekin bat eta, begira jende asko egonagatik, 1.806 milioiren salerosketa baino ez ohiko merkatuan. Bi banku handienak %1,7na pasa igo ziren eta Edurnezuri ere %1,82. Telecincoren (-%2,74) aje ulergarriaz harago, martxotik negura kotizazioak asko hazi dira, eta urtea ere, oro har, ez da txarra izan akzio gehienentzat. Besterik da 2010ean txerriak gizentzea erraza izango dela uste izatea.



Viscofan. Gaur dibidendua ordainduko duten enpresen zerrenda luzean daude, Nafarroako Viscofan (+%0,45) eta Espainiako Repsol-YPF (+%1,97). 680 milioiren dibidendua banatuko da gaur eta horietan 519 dagozkio petrolio enpresari.



Sanofi-Aventis (+%0,2) Frantziako botikagileak AEBetako Chattem bereganatuko du, 1.900 milioi dolarren truke. Ostiralean enpresak zuen kotizazioari %34ko gainsaria erantsi dio Frantziakoak, errezeta gabeko eta markako botiketan sendotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.