Pentsio sistema

Euskal Herriko erretiratuen %40k eta alargunen %82k 1.000 euro baino gutxiagoko pentsioa jasotzen dute

Ainhoa Larretxea Agirre.
2018ko uztailaren 4a
17:43
Entzun

Euskal Herriko pentsiodunen inguruko datuak eman ditu Gaindegiak: 509.000 erretiratutako pentsiodun daude egun Euskal Herrian. Hego Euskal Herrian 1.313 eurokoa da bataz bertzeko pentsioa; Ipar Euskal Herrian, aldiz, 1.600 euro ingurukoa. Pentsiodun horien artean, erretiratuen %40k eta alargunen %82k 1.000 euro baino gutxiagoko pentsioa jasotzen dute.

Hego Euskal Herriko pentsiodunen %68,3k erretiro pentsioa jasotzen dute, baina alargunen eta bertze motatako pentsioak jasotzen dituzten pertsonen kopurua nabarmen igo da azken urteetan. 2017an 21.400 herritarrek hartu dute erretiroa, eta bigarren urtez jarraian horien bataz bertzeko pentsioa jaitsi egin da aurreko urtearekin alderatuz.

Erretiro pentsioen arteko desoreka nabarmena da: 1.000 euroren azpitik daude pentsioen ia %40, eta 2.000 euroren gainetik beste ia %20. Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako pentsiodunen %42,1ak 1.000 euro baino gutxiago kobratzen ditu, Lapurdi, Zuberoa Nafarroa Behereako erretiratuen %24a dago egoera horretan.

Erretiroa pentsio duten emakumeen %61ek 1.000 euro baino gutxiago jasotzen ditu. Alargunen kasuan, emakumeak dira nagusi eta horien %81,6k 1.000 euro baino gutxiago jasotzen dute.

Pentsio sistema ezberdinak aztertuta Ipar Euskal Herriko pentsio sistemak Hego Euskal Herrikoak baino babes zabalagoa eskaintzen duela ondorioztatu du Gaindegiak. Genero arrakala ere apalagoa da Ipar Euskal Herrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.