Ekonomia

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna onartu dute

Urtebete iraun duen prozesuan milatik gora herritarrek hartu dute parte. 

2014ko maiatzaren 31
10:06
Entzun

Iazko maiatzaren 25ean jarri zuten martxan, eta gaur amaitu da prozesuaren lehen fasea, Bilbon egindako kongresuan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna onartzearekin batera. Orotara hego Euskal Herriko milatik gora herritarrek hartu dute parte prozesuaren lehen zati honetan, eskubideen gaineko ekarpenak eginez. 

Orain, bigarren urratsa jarriko dute abian, onartutako hitzarmena lau haizeetara zabaltzekoa, hain zuzen. Ekainaren 14an emango dute lehen urratsa bide horretan, Bilbon egingo den ekitaldi berezian.  Bertan izango dira prozesuan parte hartu duten sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariak ere. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.