Lan harremanak

Euskal lan harremanen eredua "konplexua eta ulertezina" da Lujuarentzat

Confebaskeko presidenteak ELAri eta LABi egotzi die, haiek zuzenean aipatu gabe, "tentsioz beteriko" eredua eragitea.

Miguel Angel Lujua, Confebaskeko presidentea. ALFREDO ALDAI, EFE
xabier martin
2015eko otsailaren 26a
12:36
Entzun

Confebaskeko presidente Miguel Angel Lujuak lan harremei buruz hitz egin du Bilbon, eta, horretarako, ELA eta LAB sindikatuei egin die erreferentzia behin baino gehiagotan, nahiz eta haien izenik aipatu ez. Lujuak bi sindikatu horiei egotzi die lan harremak "tentsioz" betetzea eta Madrildik datorren edozein akordio baztertzea, "nahiz eta ona izan".

Confebaskeko buruarentzat euskal lan harremanen eredua "konplexua eta ulertezina" da, negoziazio kolektiboaren "blokeoa" egiten duelako gehiengo sindikalak. Akordiorik ez dagoenez, aurreikusi du konbenio kolektibo denak "Euskaditik kanpo" kontrolatuko direla beharbada. Ez du aipatu patronalak lan erreforma ("indarrean dagoen araudia") jarri duela edozein negoziazio hasteko abiapuntu gisa, are gutxiago aztertu du patronalaren ardura negoziazio kolketiboaren blokeoan.

Lujuak dio ezin dela "denbora gehiago itxaron" elkarrizketa sozialerako mahaian "aurrera egiteko". ELA eta LAB ez daude Jaurlaritzak, patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek osatzen duten foroan, eta parte hartze hori nahikoa dela adierazi du Lujuak, nahiz eta badakien Enplegu sailburu berri Angel Toña "behartuta" dagoela ELA eta LABekin euren parte hartzea negoziatzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.