Beste euskal langile bat hil da beharrean ari zela istripua izanda. Fuenlabradan oraingoa (Madril). Garabi bat konpontzen ari zen, Osalanek jakinarazi duenez. Garabiaren eta habe baten erdian geratu da harrapatuta.
37 urteko gizonezkoa da hildakoa -M.A.B.H.-, eta lau urte zeramatzan Sistemas Anticaidas del Norte SL Bizkaiko enpresan lanean. Zubietan-eta segurtasuneko sistemak jartzen aritzen zen.
Asteazkenean joan zen Fuenlabradara beharrera.
LAB sindikatuaren arabera, aurten lan istripuetan hil den 62. euskal behargina da gaurkoa. Atzo zendu zen aurrekoa, Eibarren (Gipuzkoa). Iaz 125 hil zirela dio LABek.
lan istripua
Euskal langile bat hil da Madrilen, garabia konpontzen ari zela
37 urteko gizonezkoa da hildakoa eta Bizkaiko enpresa bateko kidea zen. Fuenlabradan izan du ezbeharra. LABen arabera, aurten lan istripuetan hil den 62. euskal behargina da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu