Kontzertu ekonomikoa

Euskal zerga sistemaren aurkako azken errekurtsoa atzera bota du EAEko Auzitegi Nagusiak

Gaztela eta Leongo Gobernuak Bizkaiko zerga araudiaren aurka salaketa jarri zuen 2009. urtean. Aste honetan jakin da, baita ere, Espainiako Auzitegi Gorenak Errioxak jarritako errekurtsoa ere atzera bota zuela.

Berria.info
2012ko irailaren 28a
16:07
Entzun

Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako finantza autonomia "babestuta" geratu dela jakinarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak ohar baten bidez. EAEko Auzitegi Nagusiak gaur goizean jakinarazi duen erabakiarekin, azken urteetan euskal zerga sistemari jarri zaizkion errekurtso guztien ebazpenak eman dira. Kontzertu ekonomikoak eta sozietateen gaineko zergak denera zortzi helegite jaso ditu, Errioxa eta Gaztela eta Leongo gobernuek eta Errioxako UGT sindikatuak jarrita.

EAEko Auzitegi Nagusiak eta Espainiako Auzitegi Gorenak emandako ebazpen horien ondorioz, euskal foru lurraldeek Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ezarritako hiru irizpideak betetzen dituela azpimarratu du Bizkaiko Foru Aldundiak: autonomia instituzionala, jarduerazkoa eta ekonomikoa. Era horretan, hiru lurralde historikoei zerga sistema propioa edukitzeko aukera ematen die, baita sozietateen gaineko zergaren erregulazio propioa ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.