Euskaltel eta Telefonica izango dira Jaurlaritzaren zerbitzariak 2013ra arte

Trukean 101 milioi euro jasoko dituzte bi konpainiek; orain arte Euskaltel zen haren zerbitzari bakarra

Erredakzioa
Donostia
2010eko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Datozen hiru urteetan, Telefonica eta Euskaltel izango dira Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio zerbitzari nagusiak. Eta, trukean, 101etik gora milioi euro jasoko dituzte bi konpainien artean. Orain arte Euskaltel zen haren zerbitzari bakarra, Barne Sailaren sakelako telefonia zerbitzua salbu, Vodafonek baitzuen atal hori.

Oraingo lehiaketan, Jaurlaritzak hiru ataletan banatu ditu zerbitzuak, «teknikarik onena preziorik onenean» eskuratzeko asmoarekin. Lehen atala, telefoniarena, Telefonicari eman dio 19,3 milioi euroren truke. Lehen baino %45 gutxiago ordainduko du.

Datuen transmisio zerbitzuan, berriz, Euskaltel izango da operatzaile nagusia, 57,5 milioi euroren truke; eta Telefonica bigarrena, 19,3 milioiren truke. Atal horretan %6,7 gutxiago gastatuko du.

Azken atalean, Interneteko zerbitzuenean, Telefonica izango da zerbitzari nagusia, milioi baten truke; eta Euskaltel bigarrena,649.000 euroren truke. Jaurlaritzari %69,1 gutxiago kostako zaio zerbitzua.

Euskaltelek jakinarazi duenez, hiru atalak batera joan izan balira, bera izango zateeken garailea. Oraindik ere zerbitzuen %57 bere gain dituela adierazi du gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.