Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiak Euskaltelen lehendakaritza utziko du abenduaren 14an, akziodunen batzarrean. Bere lekukao Alberto Garcia Erauzkin gaur egungo presidente exekutiboak hartuko du, Euskalteleko iturriek Europa Pressi baieztatu diotenez.
Hamabi urtez izan da Ardanza Euskalteleko presidente; 70 urte ditu egun. Hamalau urtez izan zen Eusko Jaurlaritzako lehendakari.
Garcia Erauzkin 1998an sartu zen Euskaltelen, finantza eta baliabide zuzendari gisa. Erandion jaio zen (Bizkaia). 2000an izendau zuten zuzendari nagusi.