Euskaltelek 3,3 milioi euroko galerarekin amaitu du urteko hirugarren hiruhilekoa. Baina konpainiak azaldu duenez, galera horiek operazio jakin batzuei dagozkie. Burtsaratzeari eta Galiziako R Cable konpaniaren erosketari, hain zuzen ere. Operazio horiek alde batera utzita 36 milioi euroko irabaziak lituzke konpainiak. Kopuru horrek nabarmen gaindituko luke iaz epe berean irabazitakoa —25,6 milioi euro—.
Diru sarrerei dagokienez, duela urtebete baino handiagoak zituen irailaren 30ean: 244,4 milioi jaso ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, iaz baino 5,4 milioi gehiago (%2,3). Halakorik ez zen gertatu 2012. urteaz geroztik.
Euskaltelek 449,8 milioi euro zor ditu orain, bere Ebitdaren halako 2,8.