Euskaltel konpainiak iaz baino %25 gehiago irabaziz amaituko du urtea abenduan. Zehazki, 32,7 mililioi euro gehiago irabaziko ditu aurten, iaz baino %1,2 gehiago fakturatuz; urtea amaitzean 330 milioi eurokoa izango da aurten fakturatuko duen diru kopurua.
Hurrengo hiru urteetan 150 milioi euro ere inbertituko dituztela jakinarazi dute Jose Antonio Ardanza presidenteak eta Alberto Garcia Erauzkin zuzendariak, eta aurtengo emaitzak "apartekoak" izan direla adierazi dute.
1998tik "eten gabe" bezero kopuruan eta emaitzetan gora egin duen "Estatuko operadore bakarra" dela esan dute, 2008-2010 krisi garaian ere handitu egin direla nabarmenduz.
EkonOMIA
Euskaltelek iaz baino %25 gehiago irabaziz amaituko du urtea
2010. urtean 32,7 milioi euroko irabaziak izango ditu, garbi, iaz baino %1,2 diru gehiago fakturatuz. Jose Antonio Ardanza presidenteak eta Alberto Garcia Erauzkin zuzendariak "aparteko emaitzak" direla esan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu