Enpresak

Euskalteleko presidente izendatu dute Xabier Iturbe

Kutxabankeko egungo presidenteordeak Alberto Garcia Erauzkinen erreleboa hartu du Zegonak kontrolpean duen konpainian

Xabir Iturbe artxiboko argazki batean. JUAN CARLOS RUIZ/ FOKU
xabier martin
2019ko urriaren 29a
18:30
Entzun

Euskaltelen euskal erroa sendotu egin dela ematen du Xabier Iturberen izendapenarekin; Zegona funtsak hartu du konpainiaren kontrola aurten, eta enpresaren zuntz sarea saltzeko operazio bat martxan egon daitekeela zabaldu den honetan, Kutxabankeko egungo presidenteordeak oreka apur bat jar dezake Euskaltelen. Bestalde, urteko hirugarren hiruhilekoaren emaitza ezagutzera eman du konpainia laranjak: %7,4 hobetu du irabazia iazko epe berarekin alderatuta. 19 milioi euro irabazi ditu Euskaltelek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.