'Eusko' deituko da Ipar Euskal Herriko diru berria
BAIONA. Ia bi mila lagunek parte hartu dute Ipar Euskal Herriko diru ekologiko eta solidarioari nola deitu erabakitzeko kontsultan. Zazpi izenen artean aukeratu behar zuten parte hartzaileek, eta, azkenean, eusko izenak lortu du botorik gehien: 471. Bultzatzaileen ustez, proiektuak interesa sortu duela erakusten du horrek. 2013an hasiko dira erabiltzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu