AURREKONTUAK

Eusko Jaurlaritzak %25 murriztuko du sektore publikoaren egitura

Josu Erkorekak jakinarazi du gobernuak martxoaren 12an onartuko dituela 2013rako aurrekontuak.

2013ko urtarrilaren 8a
14:03
Entzun

Gobernu Kontseiluan eztabaidatutakoaren berri eman du prentsaurrean Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuei dagokienez, Erkorekak jakinarazi du martxoaren 12an onartuko dituela gobernuak, gero Eusko Legebiltzarrean eztabaida ditzaten.

Sektore publikoaren egituraren murrizketaz, Erkorekak azaldu du %25 murriztuko dutela enpresa publikoen egitura, eta ohartarazi du 79 entitate publiko eta gobernua parte den 132 erakunde daudela. Erkorekak adierazi duenez, legealdiaren amaierarako lortu nahi dute egitura %25 murriztea. Horrez gain, gogorarazi du bost goi kargudunetik bat kenduko dutela egitura publiko osoan.

"Funtzionamendu postuak murriztea" eta "sinergiak handitzea" da Jaurlaritzaren asmoa, Erkorekaren hitzetan. Jaurlaritzako bozeramaileak argitu du mozketa horrek ez duela eraginik izango zerbitzuan ezta enplegu publikoan ere. "Langile publiko guztiak beharrezkoak izango dira zerbitzu publikoak duten kalitatean mantentzeko", azaldu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.