Eusko Jaurlaritzak bere kabuz antolatu du Hobetuz-en deialdia

Eredu propioa sustatzeko borondaterik eza egotzi diote LABek eta ELAk

Erredakzioa
2004ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Iaz bezala, Hobetuz Etengabeko Prestakuntzaren Euskal Fundazioko partaideak Eusko Jaurlaritza, Conbebask eta ELA, LAB, CCOO eta UGT ez ziren aurtengo ikasturterako deialdia zehazteko akordiora iritsi. Bilera ostean, Eusko Jaurlaritzak diru laguntzen deialdia egingo duela zehaztu zuen.

Guztira, 8,8 milioi euro bideratuko ditu aurtengo laguntzetara. Lehen deialdia langileei zuzenduta egongo da eta langileei 86.000 orduko formazioa doan ematea da helburua. Bigarren deialdia enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago. Prestakuntza alorrean zer gabezi dituzten zehaztuko dizkien azterketak bultzatu nahi dizkiete. 600.000 euro erabiliko dira deialdian.

ELAk eta LABek deialdiok baztertu zituzten eta Eusko Jaurlaritzari leporatu zioten ez duela borondaterik «etengabeko prestakuntzaren eredu propioaren aldeko politika egiteko». Sindikatuon irudiko, gai horretan «Estatuak inposaturiko erreformak utzitako hondarrak kudeatzera mugatzen da Jaurlaritza». CCOOri, UGTri eta Confebaski «joku bikoitza» egitea leporatu zioten: «Hobetuz babesten dutela diote, baina Madrilgo buruzagiek inposaturiko erreforma onartu eta txalotzen dute».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.