Orain arte, GLLa jasotzeko garaian, pertsona bakoitzak eduki behar zuen gehienezko ondarea 40.000 eurokoa zen, baina kopuru hori orain jaitsi egin da, 8.000 eurora. Atzo egindako adierazpenetan Novalek adierazi zuenez, «Eudelek egindako zenbaketaren arabera, ondarearekin lotutako aldaketa horren ondorioz, laguntzak jasotzen dituzten pertsonak heren bat gutxiagotuko dira». Eta murrizketa horrek adineko pertsonei gehiago eragingo die batez ere, «urteen poderioz 8.000 eurotik gorako ondarea metatua edukitzeko aukera handiagoa daukatelako», Novalen ustez, 2011. urtean GLLetara 17 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak. «Laguntza sozialak emateko dirua badauka Jaurlaritzak, baina ez du horretan inbertitu nahi», Novalen hitzetan. Eta, argudio hori indartzeko, aipatu du 2011ko aurrekontuetan 300 milioi euro bideratu dituztela abiadura handiko trenaren lanak egiteko.
Lan merkatua berpiztu
Dekretuak, lan merkatuan sartzea
ELAko ordezkariak urteetan atzera ere egin zuen. «Gema Zabaleta egungo Lan eta Gizarte Gaietako sailburua oposizioan zegoenean, GLLak aurrekontutik bereizi behar zirela esaten zuen. Orain bera gobernuan dagoela, ez ditu horrelakoak onartzen, eta, gainera, murriztu egiten ditu».
Hori guztia dela eta, ELAk GLLak eskubide subjektibotzat onar daitezela, eta laguntza sozialak igotzea eskatu zuen.