Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzari patronalarekin bat egitea egotzi dio. Helburua krisia langileek ordaintzea da, Muñozen ustez. ELAko mila lagunek baino gehiagok parte hartu duten manifestazioaren ondoren egin ditu adierazpenak. Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzara joan dira, Enplegu Erregulazioko Espedienteak onartu dituela protestatzera.
Jaurlaritzak, foru aldundiekin eta Eudel EAEko udalen elkatearekin egingo dituen bilerak izan ditu hizpide Muñozek eta, haren ustez, batzar horiek "aldatu nahi ez diren gauzak" daudela erakusten dute eta, fiskalitatea aldatzen ez bada, zorra langileek ordaindu beharko dutela.
Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak sortu zuen elkarrizketa mahaiarentzat hitz gogorrak izan ditu ELAko idazkari nagusiak. "Noiz ikusi duzue Lopez argazkietan irribarretsu?", galdetu die Muñozek manifestazioko partaideei. "Confebaskeko kideekin, Euskadiko Enpresarien Bilgunearekin eta bankuetako espekulatzaileekin egon denean", erantzun du idazkari nagusiak berak.
Ekonomia
Eusko Jaurlaritzak patronalarekin bat egin duela dio ELAk
Sindikatuko mila bat lagunek manifestazioa egin dute Lakuan, exekutiboak Enplegu Erregulazioko Espedienteak onartu dituela salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu