Eusko Legebiltzarrak lehenengoz gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu greba orokor deialdi batean aurrean. %15eko gutxieneko zerbitzuak jarri ditu, eta horren aurrean, Legebiltzarreko langileen ordezkariek helegite bat aurkeztuko dutela iragarri dute.
Bihar ohiko bilkura dute Legebiltzarrean, eta saioaren funtzionamendua "zuzena" izan dadin bermatu nahi du Jaurlaritzak. Legebiltzarreko iturriek azaldu dute gutxieneko zerbitzuek 22 langilerengan izango dutela eragina. Guztira 142 langile daude.