Urtarriletik apirilera bitartean, 15,2tik %15,5era pasa da langabezia tasa Eustaten arabera. Araban gehitu da gehien langabe kopurua (+2.400), eta egun %16,7ko tasa du herrialdeak. Baita Bizkaiak ere. Hor 700 langabe gehiago izan dira. Gipuzkoan egonkor mantendu da tasa, %13,1ean.
langile okupatuen kopurua, berriz, jaitsi egin da. 886.300 pertsona ari dira lanean hiru herrialdeetan, hiru hilabete lehenago baino 4.800 gutxiago. Industrian eta zerbitzuetan jaitsi da okupazioa, eta industrian gora egin du. Guztira %57,2koa da jarduera tasa.
Etxeen %5,7tan kide guztiak daude langabezian.