Eustatek bulego bat itxiko du Bilbon
BILBO. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Eustateko hainbat langilek elkarretaratzea egin zuten atzo Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzaren parean, euskal estatistika erakundeak Bilbon bulego bat itxiko duela salatzeko. Langileen arabera, Administrazioak bide legalik jarraitu gabe itxi nahi du bulegoa. Gainera, langileak dagokiena baino gutxiago kobratzen ari ei dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu