«Ez dut onartzen etxerik gabe eta zorretan geratzea»

Osasun arazoak eta Euriborraren igoera batera iritsi ziren Marisa Amugurentzat. Kuotak ordaindu ezinda geratu zen, eta etxea galdu du.

Miren Garate.
2011ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Etxetik noiz botako duten zain dago Marisa Amugu kataluniarra.«Hipoteka bat sinatu nuen, eta aitortzen dut:ez naiz gai izan kontratua betetzeko. Prest nago etxea itzultzeko eta berriro hutsetik hasteko, baina ez dut onartzen etxerik gabe eta zorretan geratzea», azaldu du.1998an erosi zuen etxea Amuguk, Bartzelonako Cerdanyola del Valles herrian. Bi seme ezindu dituenez, haientzako egokitu zuen bizilekua. 2004an, Santander bankura aldatu zuen hipoteka, eta 384.000 euroan tasatu zuen hark.Hasiera batean, hilean 900 euroko kuota ordaintzen zuen.

2005ean hasi ziren okertzen gauzak Amugurentzat. 33 urtean erizain lanetan aritu ostean, lana utzi behar izan zuen osasunak eragindako ezintasun batengatik.Hori nahikoa ez, eta Euriborrak etengabe igotzeari ekin zion ondoren. «1.500 eurora igo zitzaizkidan kuotak. Lehenik eta behin, bankura joan nintzen nire egoeraren berri ematera. Negoziatzen saiatu nintzen, ea hipoteka luzatzen zidaten edo. Etxe berean geratzea alokairuan ere proposatu nien, baina ez nuen ezer lortu». Lehen hilabeteak ahal zuen moduan pasatu zituen. «Handik eta hemendik lortu nuen dirua, nituen aurrezki guztiak gastatuta, pentsio funtsetan nuena aterata…». Iritsi zen, ordea, zuen guztia gastatu zuen eguna.

Ohiko prozedurari ekin zion orduan bankuak, eta etxea kendu zioten. Urrian izan zen enkantea, eta inork eskaintzarik egin ez zuenez, bankuak erosi zuen, hasieran tasatutakoaren prezio erdian, 218.000 euroan. Amuguk, ordea, 268.000 euro zor zizkionbankuari. Zor duenaren eta salmenta prezioaren artean, 50.000 euroko diferentzia dago, baina horrez gain, prozesuaren gastu guztiak ere bere gain hartu behar dituela dio legeak, eta beste 83.000 euro dira horiek. Guztira, beraz, 133.000 euro eskatzen dizkio finantza erakundeak.

«Bankuak berak tasatu zidan niri etxea 284.000 euroan. Orain hori baino gutxiagoan erosi du, ni etxe gabe geratu naiz bi seme ezindurekin, eta, gainera, dirua eskatzen didate. Ez da etikoa». Legea aldatzeko eskatu du, norbait ordaindu ezinik geratuz geroetxea itzultzea aski izan dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.