Ez hain 'all right'

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Portuak bezain toki poliglotak dira burtsak. Euskara bizi da, baina ingelesa da nagusi; eta oraingoz, Bilbon gauzak ez daude Pasaiatik ikusita bezain all right. Ibex-35ek %1,35 galdu zuen atzo, eta hondoratzeak jarraitzen du: %7,7 galdu du astean. Borrokarako lekuak ugaritu zaizkie espainiarrei: euren zorra eros diezaieten lortu behar, etxean defizita konpontzeaz gain; elebakarrak nekez lor dezakeena. Wall Streetentzat payroll datuak -lanorduei loturiko zerga bilketa- ez ziren onak izan, baina Europak eguerdian baino goraxeago amaitu zuen eguna. Azken salmenta bortitzen ostean, Santanderrek (-%0,16) estatxa bota zuen azkenean: %4 pasa galtzen ibili ostean (9 euroz azpitik), akzioko 9,23 euroren kableaz lotu zuten amarratzaileek. Urdurikeria ere suma bailiteke. 5.338 milioiren salerosketa itzela bigarren egunez eta %4na pasako galerak Gamesa eta Telecincorentzat. Oraingoz, ez OK eta ez all right.



JPMorgan bankuaren presidenteak 17 milioi dolarren ordaina jasotzea eta BBVArenak (-%2,88) berearen pentsioa 79 milioitan «izoztea» salagarria eta onartezina da hainbat ikuspuntutatik. Beste zenbait lege azkarrago moldatu izan da, baina...



Venezuelako inflazio eta debaluazioa medio, 2009an uste baino 548 milioi gutxiago irabaziko dituela aitortu du Telefonicak(-%1,56). Alierta presidenteak ez du burtsaren danbatekorako arrazoirik ikusten, eta Espainia hobeto dabilela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.