«Eskerrik asko espainiar guztiei Indar Armatuei emandako laguntza eta konfiantzarengatik». Jai Nazionala ospatzeko euskaraz ere egindako telebista iragarkietarako ohitura falta aitortu egin beharko... Hor esandakoetatik ez egokitu gabe ere, badaezpada ere, gizalegea: ez horregatik. Hispanitatearen Eguna jaitsierarekin ospatu zuen Ibex-35ak, negozio bolumen txikiko egunean. Wall Street-en beheranzko joerak eta petrolioaren prezioaren igoerak etekinak biltzera bultzatu zituen inbertsiogile gehienak. Izan ere, AEBetan inflazioari eusteko interes tasen igoera gehiago etorriko direla ondorioztatu zuten atzo merkatuek, Erreserba Federaleko azken bilerako aktatik.
Sacyr Vallehermoso (+%1,14) igo zen gehien atzo, Messinako zubia egiteko kontratuan partea duelako. Galeretan izan ziren Santander (-%0,28) eta BBVA (-%0,55).
-Iberiak (+%0,90) 1.500-2.500 langile kaleratuko dituela jakin zenetik, eta atzo sindikatuek 2008a arteko Plana gaitzetsi arren, bost egun jarraian daramatzate aire konpainiako akzioek goraka egiten.
-GAmesak (-%2,72) Marokon 63 milioi euroko kontratua irabazi zuela jakinarazi zuen atzo, baina hori ez zen nahikoa izan beherakadari eusteko. Dena den, urte hasieratik akzioa %21,3 igo da.
BURTSA
Ez horregatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu