Ez jaistEA

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Gutxi izanda, zatitzEA azkena da. Igo ezin denean, aldiz, ez jaistEA bada zerbait. AEBetako etxe erabilien salmenta datua ontzat jo eta ongi eutsi zioten gure indizeek. Gamesari (-%8,16) ordea, %10 ordezkatzen duen Iberdrola (+%1,14) sektore kritiko bihurtu zaio; Araban akziodun berriak beharko dira eta Gardoki kalekoek irabaziak bistaratuko dituzte salmentarekin. Europak, orohar, ez jaistea lortu zuten eta 2.360 milioi mugitu zituen Ibex-35ean (+%0,35), Repsol-YPF (+%2,25) izan zen blue chipen lider. Langabetu kopurua gutxitu izanak ez zuen, noski, begibakarrik itsutu: %2na pasa irabazi zuten bakarrak Tecnicas Reunidas, Bankinter eta Inditex izan ziren. Galeren aldean ere, Gamesaz aparte, %1na pasako galerak Sacyr eta Endesak baino ez zituzten pairatu. Ibex-35 9.700 puntuen langarako bidea topatu ezinik dabil. Txerritxo ehiztarien telefonoek joka jarraitzen dute eta Edunezuri (+%0,33) 15,35 euroan jezarri da, eroso, jeltzaleen gisan.



Kapital hedatzeen bidean dira AEBetan: JPMorganek (5.000 milioi dolar) ekin zion; Morgan Stanley (2.200 milioi) eta American Express (500 milioi) ere badabiltza; eta Bank ofAmericak ere 20.000 milioitik gora lortu ditu, akzio berriak salduz eta lehentasunezko akzioak arrunt bihurtuz. Alegia, laguntza publikoen ordez, akziodun burujabeek jasan ditzatela arrisku eta onurak. Baita CajaMadriden kasuan bezala, 2.500 milioiren lehentasunezko akzioak erosi dituztenek ere. Hala ere, Espainiako gobernuak 99.000 milioiko plana ei du mahai gainean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.