Itxura batean, Asier Albizu Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuordeak ez dio tankera onik hartu EBko Nekazaritza Ministroen Kontseiluak bart onartu duen erreformari. Dena den, beste neurririk hartu baino lehen, sektorez sektoreko azterketa egin behar dela iritzi dio Albizuk."Europak ateak itxi ditu, baina ez leiho guztiak. Leiho horiek bilatu behar dira orain", adierazi dio Euskadi Irratiari. Ildo horretatik, erreformanola gautzen den ikusi beharko dela orain agertu du: hau da, araudiak-eta nola gauzatzen diren sakon aztertu behar dela, gero euskal nekazariak babesteko neurriak hartzeko.
EHNE sindikatua, ostera, oso arduratuta dago iragarri berri den erreformarekin. Bereziki, etorkizunean laguntzen banaketarako erabiliko diren irizpideek kezkatzen dute Marije Intxausti sindikatu horretako kidea. Izan ere, produktibitatearen arabera egiten zen orain arte laguntzen banaketa, eta, orain, lur kopuruaren arabera egingo da; funtsean, jabetzaren arabera. "Ondorioz, gerta daiteke baserritar ez direnek, lur jabe huts direnek, laguntzak jasotzea ekoizleen kaltetan". Erreforma euskal nekazarien aurkako "azken aizkorakada" izan litekeelaagertu du Intxaustik Euskadi Irratian. Jaurlaritzari eta Diputazioei dei egin die Europara begira egon ordez Euskal Herrira egokitutako politikak abian jartzen hasteko.
Negoziazio luzeen ostean, EBko Nekazaritza Ministroen Kontseiluak gaur goizaldean adostu duerreforma. Portugal izan da aurka bozkatu duen estatu bakarra. Funtsean, bi ardatz ditu aldaketak: batetik, laguntza zuzenak murriztu egingo dira 2005etik aurrera (2007rako %7 txikiagoak izango dira), eta, bestetik, laguntzak banatzeko irizpideak ere aldatu egingo dira. Lehenago, produktibitatearen arabera ematen ziren laguntzak, baina etorkizunean hektarea kopuruaren eta landa kopuruaren arabera emango dira.
Neurri batean, MME Munduko Merkataritza Erakundearekin bat egitearren hartu du EBk banaketa irizpideak aldatzeko erabakia.
Nekazaritza
Ez Jaurlaritzak, ez EHNEk, ez dute gustuko Europako Batasunak onartutako nekazaritza erreforma
Asier Albizu Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuordearen arabera, EB Europako Batasunak onartu berri duen nekazaritza politikaren erreformak kalte egin diezaieke euskal nekazariei. Hala ere, zuhur agertu da eta erreforma nola bideratzen den ikusi beharko dela adierazi du. Nekazarien EHNE sindikatuak, ordea, erreforma euskal nekazarien aurkako "azken aizkorada" izan daitekeela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu