azpiegiturak

Ezker abertzaleak eskatu du Pasaiako kanpo kaiaren proiektua bertan behera uzteko

Bost alegazio aurkeztu ditu, eta proiektua "agortutako eredu baten isla" dela dio. Barne kaia biziberritzeko ere eskatu du.

2012ko otsailaren 7a
10:56
Entzun

Ezker abertzaleak bost alegazio aurkeztu ditu Pasaiako (Gipuzkoa) kanpo kaiaren aurka, plana bertan behera geratzeko eskatuz. Ezker abertzalearen arabera, kanpo kaia "agortutako eredu baten isla" da, eta "interes komuna nagusitu beharrean, diru publikoa batzuen mesedetan xahutu" dela salatu du.

Proiektua bertan behera uztearekin batera, kaia biziberritzeko eskatu du ezker abertzaleak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.