Eskoriatzako kooperatibak "erantzun globala" emateko beharrean kokatu du Mexikon bi lantegi zabaltzeko estrategia. 80 milioi euroko inbertsioa egin du Mondragon taldeko enpresak, chassis eta powertrain esparrutako osagaiak mundu zabalean eskaini ahal izateko. Europan, Asian eta Ameriketan atal horietako produktuen eskaintza osatu du fabrika berriekin. Haietan 350 beharginek jardungo dute.
Fagor Ederlanek esplikatu du Mexikoko adarrak ekoizpenerako daukan gaitasun osoa baliatzen ari dela, eta oso bide onetik doala. Gisederlan da gaur inauguratu dituzten bi fabriketako bat, Grupo Industrial Saltillo eta Fagor Ederlanen arteko elkarlana. AEBetako merkatuaren beharretara bideratuta dago, eta burdinazko osagaien eskaintza handitzeko helburua dauka. Joint venture hori 3,5 milioi pieza mekanizatzeko gai izango da. Beste plantak, premiun bezeroek eskatzen dituzten goi mailako osagaiak ekoitziko ditu. Urtero 2 milioi pieza ekoizteko gai izango da. Jadanik 280 behargin ari dira han.