Fagor eta Edesako soldatapekoen Fedesa plataformak "kalte-ordain duin bat edo lanpostu berria" negoziatu nahi duela esan du ohar batean, baina Mondragonek ez duela aintzat hartzen. Taldearen "elkartasun espiritua" ukatu egin du, eta euskal kooperatibismoaren sinboloa zalantzan jarriko lukeen Fagor Etxetresnen barne agiri baten berri eman du, menpeko ekarpenen auziari erreparatuz.
Soilik enpresako kideentzako idatzi zen agiri horretan langileei esaten zitzaien ez erabiltzeko "betierekotasun" hitza menpeko ekarpenak aipatzean, «kooperatibaren likidazioa» baizik, eta "kaltetuak" ere ez erabiltzeko, "inbertsoreak direlako". Lerro horiek ikusita "Jose Arizmendiarreta lotsatu egingo litzateke", soldatapekoen plataformaren arabera. "Elkartasun espiritua harreman oso hotza" bihurtu dela erantsi du Fedesa plataformak. Fagorreko bazkideekin "eskuz esku" lanean urte askoan izan direla gogoratu dute soltapekoek, "Fagorrek eta Mondragonek mundu zabalean hedatzen ziohazen egia hala zela sinetsita".
Mondragon taldea gidatzen ari den "laukotea" ere aipatzen du idatziak. "Jakin dezatela euren intersengatik eta euren barne gatazkengatik Fagor, Edesa eta Grumal erortzen utzi duten horiek, ez dutela erraz izango euren ardurei ez erantzutea".