ekoNOMIA

Fagor Etxetresna Elektrikoak 25,7 milioi euroko galerak izan zituen joan den urtean

2012rako salmentetan %4ko igoera aurreikusten du, alor horretan Europan azken hogei urteetako egoerarik zailena dagoen arren.

2012ko apirilaren 30a
18:54
Entzun

Fagor Etxetresna Elektrikoak joan den urtean 25,7 milioi euroko galerak izan zituen, Mondragon taldeko kooperatibako iturriek Efe berri agentziari esan diotenez. Haren salmentak %8 jaitsi ziren iaz, eta plantillan "doitzeak" egin zituen. 2011n 1.277 milioi euroko fakturazioa izan zuen.

2009an eta 2010ean ere galerak eduki zituen Fagorrek: 19,98 miliokoak 2009an eta 9,87koak duela bi urte.

Aurtengorako salmentetan %4ko igoera aurreikusten du, etxetresna elektrikoen arloak Europan azkeneko hogei urteetako egoerarik zailena bizi duela uste duen arren. Haren arabera, kontsumoaren jaitsieragatik dago egoera hori, batetik, eta kostuak igo egin direlako, bestetik.

Arlo horretan Europako bosgarren ekoizlerik handiena da Fagor.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.