Fagor Etxetresnen likidazio prozesua lehenbailehen hastea ezinbestekotzat jo du Arantza Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuak. Prozesua "gaur bertan" hastea espero du. Tapiaren esanetan, oraingoz ezin da jakin zenbat eskaintza etor daitezkeen. "Badakigu eskaintza gehiago daudela, gutxienez beste bat", adierazi du Radio Euskadin egindako elkarrizketan.
Tapiaren arabera, "ahalik eta enplegu gehien bermatzea" da Jaurlaritzaren helburua, baita Euskadin zegoen industria jarduerak "etorkizuneko proiektu" gisa jarraitzea ere.
Joan den astean haserre mintzatu zen Jaurlaritza Malagon epailearen ebazpenarekin. Cevitalek Fagor Etxetresnen Frantziako marken truke egindako 25 milioiko eskaintza baztertu zuen hark, eta 35 eskatu zituen, enpleguaren aldeko bermeekin batera. Bi erabaki horiek «soka tenkatu» dutela esan zuen Tapiak, ez diotela laguntzen, alegia, Fagorren hainbat aktibo eta enplegu salbatzeko ahaleginari: "Onena nahi izateak ezin du ahantzarazi hau dena okertu daitekeela, eta asko dugula jokoan».