Fagor etxetresnen salmentak %2 jaitsi dira
ARRASATE. Etxetresnen merkatuaren jaitsierak Fagorri ere eragin dio. Urtearen lehen erdian, %2 jaitsi zaizkio salmentak, baina merkatu nagusietan %6ko jaitsiera izan da. Ondorioz, 9,72 milioi euro galdu ditu Arrasateko kooperatibak, iaz epe horretan baino %18 gehiago, baina 2009koen oso azpitik. Krisiari aurre egiteko, inbertsioak nabarmen igo ditu: 19,4 milioitik 25 milioira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu