Enpresak

Fagorrek 89 milioiko galera izan du 2012an

"Kontsumoaren gainbehera eta nazioartekotzeko egindako inbertsioak" dira azken emaitza eragin dutenak. 1.167 milioi euroko fakturazioa izan du Mondragon taldeko enpresak.

Berria.info
2013ko apirilaren 30a
18:41
Entzun

Mondragon taldeko Fagor Electrodomesticosek 1.167 milioi euroko fakturazioa izan du 2012an, aurreko urtean baino %9 gutxiago. Salmenten %76 nazioartean egin ditu; Espainiako merkatuan %10,9 gutxiago saldu du. Aurten nazioarteko salmentek %10 igotzea aurreikusi dute. Azken emaitza 89 milioi euroko galera da, «kontsumoaren gainbehera eta nazioartekotzeko inbertsioa dela eta». 

Nahiz eta salmentak ia %11 jaitsi Espainiako merkatuan, lerro zuriko gailuetan %0,7 igo dira salmentak; merkatu horren %16,3 dauka Fagorrek. Gainera, eltzeen atalean lider izaten jarraitzen du Arrasateko enpresak; eltzeei dagoionez %3 igo du fakturazioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.