ekonomia

Fagorrek atzeratu egin du Edesaren konkurtso eskaera

Gaur zen hartzekodunen konkurtsora joatekoa, baina denbora behar izan du tramiterako behar duen dokumentazio guztia biltzeko. Bihar joango da.

Edesako lantegiaren aurrean egindako protesta bat, joan den astean, Basaurin. MARISOL RAMIREZ, ARP
2013ko azaroaren 18a
18:05
Entzun

Basauriko Edesako 230 langileek borroka bizia egin zuten joan den astean, manifestazio eta itxialdiak tartean, Basauriko planta itxi ez dadin, baina hura ere Fagorreko enpresa nagusiaren bidetik joango da azkenean; esan baino beranduago ordea. Astelehenerako iragarri zuen Fagor Etxetresnen kontseilu errektoreak konkurtsoa Edesarentzat. Donostiako gizarte arloko epaitegian eskatuko du Fagorren kooperatiba nagusiarentzat egin zuen moduan. Arrasateko San Andres eta Garagartza, eta Bergara eta Eskoriatzako lantegiak Pedro Malagon epailearen esku daude jadanik, eta aste honetan Basaurikoaren txanda izango da.

Aurreko asteko asteazkenean, Bizkaiko Diputazioak hiru milioi euroko bermea eskaini zuen Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiaren bidez Fagorreko porrota aztertzeko Lakuan egindako bileran. Esperantza piztu zen Basaurin, baina Sergio Treviño Fagorreko zuzendariak animoak hoztu zituen albistea zabaldu eta 48 ordura. Edesa ez zegoen salbatuta "inondik inora".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.