EKONOMIA

Fagorren konkurtsoa Edesa kaudimen gabeziara bultzatzen ari dela uste du epaileak

Donostiako I. Merkataritza Auzitegiak gaur onartu du Edesak konkurtso legera jotzeko eginiko eskaria.

2013ko abenduaren 2a
16:58
Entzun

Azaroaren 21ean aurkeztu zuten Fagor Etxetresnek Edesa konkurtso legean sartzeko eskaria, Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako hiru milioi euroko bermea baztertu ondoren. Mastercook eta Irlandako filiala ere hartzekodunen konkurtsoan daude, eta soilik Grumal eta Proiek filialen eskaera ebaztea falta da.

Ebazpenean, Jose Malagon epaileak nabarmendu du Fagor Etxetresnak Edesaren kapitalaren %82,29ren jabe dela, eta, egoitza Basurin (Bizkaia) badu ere, Fagorren menpe dagoela —eta haren egoitza Arrasaten dagoela—. Halaber, gogorarazi du Edesak soilik Fagor hornitzen duela, eta Basauriko plantaren zorraren %77 Fagorrekin duela. Horregatik guztiagatik, epaileak ebatzi du Donostiako auzitegiak duela eskumena Edesaren konkurtsoa aztertzeko.

Epailearen arabera, Edesaren aktibo nagusia Fagorren maileguak dira, eta, beraz, uste du "begi bistakoa" dela Fagorren konkurtsoak "halabeharrez" daramala Edesa kaudimen gabeziara, bere "diru sarrera iturrira" jotzeko aukerarik gabe geratuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.