PPren lan erreformak urtebeteko epean 225.000 lanpostu galtzea saihestu duela esan du Fatima Bañez Espainiako Enplegu ministroak. Europako Batasunarekin adostutako erreformaren azterketaren berri eman du ministroak. "Malgutasunari esker enpleguaren suntsipenari galga jarri dio erreformak", esan du. 800.000 lanagabe gehiago dago erreforma onartu zenetik Espainian, baina Bañezentzat, "oso lagungarria eta eraginkorra" izan da, "225.800 lanpostu salabatu dituelako urtebetean".
Langabezia tasa "apaldu" dela ere adierazi du ministroak, eta hori erreformari esker izan dela. Joan den urteko otsailean onartu zenean, langabeziaren gorakada geraraztea izan zuen helburu erreformak, "eta hazkundea izaten denean lagungarria izango da enplegua sortzeko". Hari esker, PBGren %1 edo 1,5eko hazkundearekin enplegua sortzeko gai izango da Espainiako ekonomia. Erreformaren dohain gisa azaldu ditu halaber, 2.149 enpresek egindako itunen urraketak soldaten ataletan. 200 langiletik gorako enpresen %27an lanaldiak eta soldatak aldatu dituzte, okerrera langileentzako.