ekonomia

FCC eta sindikatuak bihar batzartuko dira dosierra negoziatzeko

FCC multinazionalak 1.143 langile kaleratzeko erregulazio dosierra aurkeztu du; Hego Euskal Herriko langileen artean 34 kaleratzea proposatu ditu.

xabier martin
2013ko apirilaren 1a
14:08
Entzun

FCC eraikuntzaren erraldoiaren zuzendaritza eta sindikatuak 1.143 langile kaleratzeko erregulazio dosierraren baldintzak negoziatzen hasiko dira bihar, Madrilen. Dosierraren negoziazio mahaian CCOO (14 ordezkari), UGT (14) eta beste zazpi ordezkari daude. Enpresak egingo duen berregituraketaren zatirik handienak Madrilen izango du eragina; 473 langile dira kaleratzekoak han. Katalunian ere langile asko utzi nahi dituzte kalean, 187 hain zuzen.

Euskal Herrian ere badu eraginik FCCren lan dosierrak. 34 dira guztira dosierrean azaltzen diren euskal langileak, horietatik lau Nafarroan. Aurreko asteazkenean aurkeztu zuen enpresak dosierra, Madrilen, eta martxan da hilabete iraungo duen negoziazio epea. Biharko lehen batzarrean kaleratzeen baldintzak egongo dira mahai gainean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.