Azken urtean bederatzigarren aldiz, interes tasak %0,25 igotzea erabaki zuen atzo AEBetako Erreserba Federalak. Duela urtebete %1ean zuten dirua AEBetan, eta %3,25ean orain. Eta ez da azken aldia izango, Fedek iragarri baitzuen oraindik bazegoela aukera interes tasak «erritmo egokian» igotzeko. AEBetako ekonomia oso erritmo onean ari da hazten %3,8 urteko lehen hiruhilekoan, atzo jakin zenez, eta inflazioak gora egiteko arriskua ikusten du oraindik Alan Greenspan buru duen erakundeak.
Fed-ek interes tasak igo ditu, eta joera horri eutsiko dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu