Fed-ek urte bukaerara arte luzatuko du epe luzerako zorra erosteko 'Twist' operazioa

2012ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Luze jo du AEBetako Erreserba Federalaren (Fed) bilerak:bi egun. Euroguneko krisia eta AEBetako ekonomiaren ahulezia izan ditu aztergai, horrek merkatuetan sortzen dituen zalantzak eta tentsioak. Eta erabaki bat hartu du: Twist operazioa urte bukaerara arte luzatzea. Epe laburrerako eta epe ertainerako zor bonuak saldu eta haien ordez epe luzerakoak erostea da operazioaren funtsa. 267.000 milioi dolar bideratuko ditu horretara, hiru urte edo gutxiagoan itzuli beharreko tituluak saldu eta sei eta 30 urte bitartean itzuli beharrekoak erostera. Zertarako? Interes tasen gaineko presioa arintzeko, baxu mantendu nahi baititu, %0 eta %0,25 artean, gutxienez 2014ra arte. Horrek ekonomiari hazten lagunduko diola uste du Ben Bernanke Fedeko presidenteak, dena beharko baitu, aurreikuspenak beherantz berrikusi ostean. Aurten, %2,15 haziko dira AEBak, eta %2,5 datorren urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.