ekonomia

Ferroforma azoka zabalik, gaurtik BECen

2009tik 405 enpresa erakusle galdu ditu azokak, eta denera 362 enpresa daude han. Ostiralera arte izango da bisitatzeko aukera. Bideoa: Xanti Arenaza JMAko zuzendari orokorra Ferroformari buruz. [YouTube]http://youtu.be/zDvULOgpGbY[/YouTube]

2013ko martxoaren 12a
14:39
Entzun

Ferroforma burdindegi eta brikolaje azokak ireki ditu ateak. 2011ko azokarekin alderatuz gero, euren produktuak erakusten joan diren enpresak %25 gutxitu dira. Denera, 362 enpresa daude, aurreko aldian baino 205 gutxiago.

Saltzaileen kopuruak behera egiten jarraitzen duen arren, erosleenak bere horretan jarraituko duela aurreikusi dute azokako antolatzaileek: 16.000 bisitari. Hala, aurreko aldian azokak sortu zuen aberastasunaren parekoa sortuko da. BPGn azokak sortuko duen eragin ekonomikoa 10 milioi eurokoa izango dela azaldu dute antolatzaileek, eta horietatik 1,6 milioi euro zergetara joango dira.

Krisia hasi zenetik sektoreak %50 gutxiago fakturatu du, eta, horregatik, nazioartera begira jartzea "ezinbestekotzat" jo dute antolatzaileek. Berritasunen artean, hitzaldi sorta bat egongo da BECen, negozioak kanpora begira jartzeko. Sektoreko adituek hazte bidean dauden herrialdeetako negozio bide berrien inguruko xehetasunak emango dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.