Fertiberiari alde egitea eragotzi nahi dio Bizkaiak

Erredakzioa
GASTEIZ
2006ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Fertiberiak Barakaldon (Bizkaia) duen lantokiaren ekoizpena Avilesera (Asturias, Espainia) eraman nahi duela salatu du Bizkaiko Enplegu eta Formakuntza ahaldunak, Julio Artetxek. Haren aburuz, ez dago halako erabaki bat hartzeko inolako arrazoi industrialik, eta atzetik «hirigintza negozio neurrigabea egiteko asmoa» baino ez dago.

1996an Fertiberiak Sefanitro lantegia erosi zuen Lutxanan (Barakaldo), 5,4 milioi euroren truke, langileen ordezkariekin hitzarmen bat sinatu ondoren. Itun horren arabera, produkzioari eustea onartu zuen enpresak, eta ondoren lantoki berri bat eraikiko zuen Santurtziko kanpo portuan. «Lantokiaren lekualdatzea finantzatzeko Barakaldoko orubearen salmentarekin aterako zituen irabaziak erabiliko zituela agindu zuen», azaldu zuen Artetxek.Orain, ordea, produkzioa Avilesera eraman nahi duela salatu du Bizkaiko Aldundiak. Orubeak saltzen baditu, 330 milioi euroko etekinak lortzeko aukera duela ere azpimarratu du Artetxek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.