FGD orain betetzeko eskatu die Gobernuak bankuei

2012ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
CAMen eta Unnimen garbiketek 2.000 milioi eskasekin utzi dute FGD gordailuak bermatzeko funtsa. Funts horren lana da porrot egiten duten bankuen bezeroen dirua babestea, baina Zapateroren gobernuak erabaki zuen haren esku uztea nazionalizatutako bankuen galerak ordezkatzea. Ondorioz, 2.000 milioi euro geratzen zaizkio, eskaskeria, aurrean dituen garbiketa lanak ikusita: Catalunya Banc, Banco de Valencia... Horregatik, Gobernuak eskatu die bankuei dirua aurreratzeko: urtero beren gordailuen %0,2 jarri beharrean, %0,3 jartzea nahi du, eta hurrengo zazpi-hamar urteotakoa orain jartzea, 20.000 milioi izan daitezen. Neurri horrek bankuen haserrea eragin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.