Oso larritzat jo du finantza krisia Dominique Strauss Kahn NDF Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariak. Egoera konpontzeko politika egokiak izatea ezinbestekoa dela adierazi du.
Munduko ekonomiak %0,5 eta %1 artean atzera egin duela adierazi du Kahnek, eta horrela azken 50 urteetako lehenengo atzeraldia eragin duela.
Horrez gain, herrialde aberatsek jasango dituzte finantza krisiaren kalterik larrienak Strauss Kahnen arabera. Horren eraginez, herrialde behartsuenetako finantzaketak amaitu egingo dira, milioika pertsona pobreziara bultzatuz. Egoera horrek ondorio sozialak eragingo ditu eta munduko demokraziak mehatxatuak izateko arriskua dagoela uste du NDFko zuzendariak.
Ekonomia
Finantza krisia oso larria dela ohartarazi du Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariak
Munduko ekonomiak %0,5 eta %1eko atzeraldia izan du, azken 50 urteetan lehen aldiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu