BBKren, Kutxaren eta Vitalen bat-egitearen erabat aldekoa da Gipuzkoako Foru Aldundia, Koldo Azkoitia bozeramailearen arabera, «euskal ekonomiari eta Gipuzkoakoari mesede» egingo diolako. Horregatik, PP buruan zuela, deitoratu egin zuen atzo zenbait «interes politiko ilunek eta ezkutuk» proiektua gerarazi ahal izatea. «Aurka daudenek azaldu beharko dute [bat-egiteak] zein interesi kalte egingo dion», gehitu zuen. PSE-EEko Rodolfo Aresek esan zuen fusioa «agian erabaki ona» dela, baina instituzio eta alderdi guztien adostasuna eskatu zuen.
FINANTZAK. Interes politiko «ezkutuek» bat-egitea ez trabatzeko eskatu du Gipuzkoako Aldundiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu