FINANTZAK . Partaidetza kuotak jaulki edo ez bozkatuko da Kutxaren batzarrean

Erredakzioa
2003ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
Gipuzkoa Donostia Kutxako batzarkideek datorren ostiralean dute hitzordua, EAEko Aurrezki Kutxen legeak behartuta, estatutuak aldatu edo ez erabakitzeko. Hori gauza jakina da, baina atzo LAB sindikatuko Finantza sailak azpimarratu zuen batzarrean partaidetza kuotak jaulkitzeko aukera ere bozkatuko dela.

«Kutxako zuzendaritzak datorren batzarrerako egin duen proposamena ez da maiatzaren 24koan egin zuen bera», zioen prentsa oharrak. Sindikatu abertzaleak nabarmendu zuen «garrantzirik ez duten aldaketa txiki batzuk gorabehera» badela aldaketa nabarmen bat. Zuzendaritzak aurreko bileran ez zuen partaidetza kuotak jaulkitzeko aukerarik proposatu, baina oraingoan bai.

Partaidetza kuotak bozkatzeko eskubiderik ematen ez duten akzioen moduko tituluak dira. Espainian eta EAEn onartu berri diren legeen ondorioz, kutxek kuotak merkatuetan jaulkitzeko aukera izango dute, eta datorren batzarrean, aukera horretaz baliatu edo ez erabakiko beharko dute Kutxako batzarkideek. >

Bozen bi heren beharko dira onartzeko

Zuzendaritzaren proposamena aurrera atera ahal izateko «gehiengo kualifikatuaren» onespena beharko da; hots batzarkideen bi herenek esan beharko diote baietz.

EAEko kutxen legeaksortu duen eztabaida guztian zehar LABek azpimarratu zuen partaidetza kuoten jaulkipena «arautu» egin behar zela, eta «aukera hori baliogabeu edo aurrera atera ahal izateko batzarkide guztien onespena behar izatea» proposatu zuen. «Orain aurkezten duten aldaketa, nahiz eta proposatu dugunera ez den iristen, partaidetza kuotak kontrolatzeko pausua da eta beraz kutxak pribatizatzeko atea baino ez da».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.